XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egi oietatik sortu ziran jakintza guztiak: munduko legeak aztertzeko atea Kristautasunak iriki zitun Euskalerrietan.

Eta ori, oitura zaarrak era bat galdu gabe, eta or nun eldu diran gureraiño Kristautasunaren tolesteetan.

Indoeuropeotarren ondoren erromatarrak ditugu gure artean.

Aiekin batera edo etorri ziran ainbat oitura eta gauza.

Kipula, porru, sartagi, ari, arto, tolare eta beste zenbait izen gauzekin batera, erromatarrekin etorriak dirudite.

Izenak beintzat berdiñak dituzte gauz oiek an eta emen.

Siniskeri eta oiturak ere etorri ziran bat baiño geiago.

Eta kapitulo onetan Ciceron erromatar jakintsuaren itzak gogoratu ditugu oñordekoen eginbearreri buruzkoak: senidetarteko guzientzat elizkizunak atera bearra, alegia, eta orretarako artzen zitula bai etxea eta bai etxearen ondasun guztiak.

Etxean egiten ziran eleizkizunak eleizetara pasa ziran Kristautasunarekin batera, eleizetako etxeko-sepultura edo yarleku gaiñera.

Etxea eta sepultura eta beaieri zegokien elizkizunak, aldatu eta banatu zituzten bata bestetik alderatuz; baiña eten osorik ez zan gertatu etxea eta yarlekuaren artean.

Or daukagu lekuko eta testigu, gorputz-bidea...

Berak alkartzen bait ditu sepultura eta etxea.

Etxetik illobia atera zuten egun artan, sortun zan bien arteko lotura zill luze baten antzera: gorputz-bidea, alegia.

Etxe bakoitzak badu elizan sepultura edo yarleku bereizi bat, etxe bakoitzak berea, eta bien arteko bide bakar bat.

Ildakoak beti bide bakar batetik joan bear dute etxetik illobira.

Bide eten-eziña eta bere bearkizunak sortzarazten dituna.

Orixe da erromatarren iter ad sepulchrum eta erromatarren garaietik onera eldu zaiguna.

Eta bide oiek Elizak errespetatu egin ditu.

Gaur eguneko baserritarrek galdu dituzte bide oiek aurrerapenaren erreztasunak dirala, bide.

Etxeak eta sepulturen artean eten osorik izan ez dala gorputz-bideak agertzen badute alde batetik, bestetik badira oitura zaarrak ere beste orren beste agertzen dizkigutenak.